XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.5.7. Ospitaleak

Hiribildua sortu zenetik ospitalea izan zuen Zumaiak Beheko Ospitalea eta handik pixka batera beste bat ere bai Goiko Ospitalea.

Ez bata eta ez bestea ez ziren osasun instalazioak izan, udalera iristen ziren kanpotarrei eta ibiltariei harrera emateko lekuak baizik.

Aditu batzuen ustez Santiago Bideko erromesei harrera emateko eraikinak ziren.

Batak nahiz besteak XVIII. mendearen amaiera arte behintzat iraun zuten eta, dirudienez, ordurako beren funtzioa nolabait aldatuta zegoen.

1890eko hamarkadakoa da Zumaiako lehenengo benetako ospitalea: kutsatutakoen ospitalea.

Eraikin hau egin zen arte, izurrite desberdinez gaixo kutsakorrei Eusebio Gurrutxaga jaunak San Telmo kalean zuen etxean ematen zitzaien harrera eta arreta.

Baina konponbide hau ez zen egokiena eta Hiribilduak etxe-ospitale baten beharra sentitu zuen.

Kontuan izan zen lehenengo aukera arrazoi ekonomikoek bultzatuta, nagusiki Gurrutxaga jaunak zeregin hauetarako lagatzen zuen eraikina erostea izan zen.

Zumaiar honekin negoziatzeko batzorde bat izendatu zen eta honek eraikina 5.000 pezetatan erosteko proposamena egin zion Gurrutxaga jaunari.

Diru kopurua txikia iruditu zitzaion Gurrutxaga jaunari eta, ondorioz, ez ziren ados jarri 86 Z.U.A.: Udalaren aktak (1982-1894), 131r orr.

Gurrutxaga jaunaren erantzuna ezezkoa izan bazen ere, hilabete batzuk beranduago Udala berriro saiatu zen eraikina aurrez proposatutako zenbatekoaren truke eta baldintza berberetan erosten.

Orduan gainera, erantzuna ezezkoa bazen, kutsatutakoen ospitalearentzako eraikin berri bat egiteko erabakia hartuko zuela jakinarazten zion Hiribilduak.

Hala ere, Udalak eraikinaren salmentarako proposatu zion prezioa justua iruditzen ez zitzaiola esaten jarraitu zuen Gurrutxaga jaunak eta, ondorioz, kutsakorrentzako ospitale berri bat eraikitzera behartuta ikusi zen Udala.

Horretarako aukeratu zen lekua Andremari-Alden Jose Maria Aparicio jaunak zituen lurrak izan ziren.

72 postura/landare zituen lurzatiak eta 1.000 pezetaren truke erosi zitzaion 87 Z.U.A.: udalaren aktak, 2 bis liburukia (1894-1896), 1r-1v orr..

Emandako hurrengo urratsa ospitale berriaren eraikuntzarako errematea ateratzea izan zen.

Enkantea oso borrokatua izan zen eta eskaintza batzuk egin ondoren azkenean Hermenegildo Txapartegi zumaiarrari esleitu zitzaizkion lanak 88 Ibidem, 13v orr..

Txapartegi jaunak Jose Maria Mujika maisuaren proiektuaren arabera hasi zuen eraikuntza.

Baina azken orduko ezustekoek hasierako proiektuan aldaketa batzuk egitera behartu zuten.

Ondorioz, esleipen aurrekontuan sartu ez ziren obra batzuk gehiago egin behar izan ziren eta eraikuntza garestitu egin zen.

Eraikitzaileak zirkular batzuk bidali zituen, aurreikusi gabeko gastu haiek ordaintzen laguntzeko Udalari aurrerapen bat eskatuz.

Dirudienez, Udalak aurrerapen horiek eman egin zizkion baina likidazioa egiterakoan arazoak izan zituzten bien artean.

1896. urteko apirilean Txapartegik oraindik zor zitzaizkion zenbatekoak ordaintzeko eskaera egin zuen milagarren aldiz baina Udalak ez zion kasurik egin.